Paris 365. asistentzialismoa edo justizia soziala? Balantzea PDF Inprimatu E-posta

Código Ético

 

20/05/10

Urtebete inguru pasatu da “Paris 365” lehenbiziko jantoki solidarioa inauguratu zenetik, eta berriki bigarrena inauguratu da, Berriozarkoa hain zuzen. Horregatik, uste dugu une egokia dela orain arte egindako lanaren lehenbiziko balantzea egiteko eta gure elkartearen, hots, Gizakia Herritar fundazioaren proiektuaren hemendik aurrerako lan-ildoak labur aurkezteko.

Emaitzen balantze kuantitatiboa erraz egiten ahal dugu. Paris 365 jantokiek, 2010eko ekainaren 8rako, 20.000 milatik gora otordu izanen dituzte emanak (bazkari eta afariak), baita 10.000 gosari ere, euro baten truke, Nazio Batuen irizpideei jarraikiz elikadura egokia izan ez dezaketen Nafarroan bizi diren 500 bat pertsonari zerbitzatuak.

Eraginkortasunaren eta praktika sozialari buruzko balantze kualitatiboa ere aski positiboa izan da, hainbat arrazoirengatik: 1) Sortu baita eztabaida sozial beharrezko bat. Ez al dute instituzioek herritarren oinarrizko eskubideak bermatzeko betebeharra, elikadura izateko eskubidea bermatzekoa kasu honetan?. 2) Frogaturik gelditu delako asistentzialismoaren eta karitatearen aurrean –errespetatzekoak zalantza-izpirik gabe, are gehiago muturreko egoeretan–, gure hurbileko ingurunean posiblea dela justizia soziala praktikan jartzea. 3) Frogaturik gelditu baita, bestetik, antolamendu eta komunikazio eredu berrien bitartez, sarean eta sektarismorik gabe lan eginez, ekintza komunitarioek emaitza onak lortzen ahal direla. 4) Bideragarri egin delako erreziklajea, garapen iraunkorra sustatuz eta ingurumena errespetatuz. 5) Agerian gelditu delako eredu soziala aldatzez gerotan, konpromisoa hartu behar dugula gutako bakoitzak nork bere duen zerbaiti uko egiteko. 6) Zeren eta lanean izan ditugun akatsak eta mugak izanik ere, Paris 365en esperientzia freskoa da, bizia, eta poza eta itxaropena ere sortzen dituelako .

Hori guztia egin ahal izateko, 200 boluntarioren lan zintzo eta eraginkorra izan dugu alde, zuzenean beren denbora eta indarra eskainiz, nafar gizartearen parte batek –baliabide ekonomikoen faltan pobrezian– behar den elikadura goxo eta osasuntsua izan dezan. Boluntarioena bezain inportantea izan da diru-laguntza ematen dutenen laguntza :120 bazkide, 30 saltoki, enpresa txikiak, kooperatibak, ekoizleak eta zenbait produktu eman dituzten partikularrak. Ezinbestekoa izan da, bestetik, Nafarroa-Europa Elikagaien Bankuaren eta Emauseko Traperoen lankidetza bikaina.

Horregatik guztiagatik, aurrera jarraituko dugu, gurekin batera lan nahi egin duten erakunde guztiekin. Paris 365 gehiago irekiko ditugu premia dagoen tokietan eta gure ahalbideek posible egiten dutenean. Elikagaien segurtasuna bultzatu nahi dugu, baita herritar orok elikadura egokia izateko duen eskubidea aldarrikatu ere. Giza eskubideen defentsari bultzada eman, ekintza zehatzen eta zuzenekoen bidez, pobrezia eta bazterketa soziala gainditzearren.

Baina desira garbia dugu: Paris 365 jantoki sozial baino zerbait gehiago izatea. Pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontrako konpromisoan eraginkorrak izan nahi badugu, lan handia egin behar dugu gure gizarteko pertsona ahulenek beren autoestimua, ilusiorako gaitasuna eta bizi-poza berreskuratu ditzaten, eta begi-bistakoa da arrainak ematetik arrantzan erakustera pasatu behar dugula horretarako. Gure lana eta konpromisoa bideratu nahi dugu, gure zerbitzuen erabiltzaileek aisialdia, geroa eta itxaropen berriak eta baliabide ekonomikoak izan ditzaten. Horrela, gaur egunekoa baino bizimodu hobea dakarren geroaren aldeko apustua izan lezakete.

Horregatik guztiagatik, Gizakia Herritar fundazioak hilabeteak daramatza lanean, Paris 365ak aisialdirako eta prestakuntzarako tokia ere izan dezan, baliabide eta bitarteko gehiagorekin enplegua sortzeko iniziatibak abiarazteko, proiektuak sortzeko, betiere ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspuntutik. Gune horrek proiektu ekonomikoak bildu eta sortzeko bilgune izan liteke, autonomoak, bideragarriak eta ongi aztertuak, finantzabidea eta antolamendua eta etengabe hobetzeko esfortzua barne, baina beti pertsona bihurtuz bere jardueraren muin eta onuradun, arlo guztiak aintzat harturik: etekin ekonomikoa, arlo emozionala, prestakuntza, balio sozialak, eta kontsumismoaren kontrako praktikak.

Ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko apustua da gurea, hazkunde ekonomiko zuzen eta iraunkorraren alde lan egiteko modua, ondasun eta zerbitzuen produkzioa, banaketa, zirkulazioa eta kontsumoa sarean eta lankidetzan oinarritzen baita, eta ez norberarentzako irabazi-nahian. Beharrak asetzeko bideak aurkitzea da kontua, gure erabiltzaileen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzeko baldintzak sortzea. Ekonomia sozial eta solidariorako sareak sortu eta hedatu nahi ditugu, gero eta sare indartsuagoak eta elkarrekin lotuak, natur baliabideak erantzukizunez erabiliz, herritarren artean lotura sozial harmoniko eta iraunkorrak sendotuz, zapalkuntzarik gabeko lan harremanak bultzatuz, plusbaliez gizartea balia dadin eta ez norbanakoa bakarrik.

Lerro hauen bitartez, proiektuari beste bultzada bat emanez, Paris 365 jantoki sozialen bigarren lan urteari emanen diogu hasiera. Sinesten dugu praktika honetan, eta espero dugu urte berria lehenbizikoa bezain emankorra izanen dela. Gure ateak irekita daude gure proiektuarekin bat egiten duten guztientzat: ekintza sozialetik eta norbanakoaren konpromisotik sortzen den aktibismo komunitarioa, Nafarroako gizarte osoarekin, erakundeekin, sare sozialekin eta gizarte zibilarekin batera bultzatzekoa. Zer egin, huraxe gara, Paris 365.

Eliana Alemán, Marian Gorraiz eta Patxi Lasa. Gizakia Herritar Fundazioa (Paris 365).

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Blog Paris 365

Paris 365: La verdad escondida

Harpidetu gure buletinean

Name:
Email:



Fundación GIZAKIA HERRITAR, C/ Jarauta. 87, 31001 Iruña. Teléfono: 948 225178. E-mail: paris365@paris365.org
:: Tema basado en RockTheme :: Administrador