|
Giza duintasunaren, askatasunen eta giza eskubideen alde diharduten herritarren talde batek bultzaturik, Gizakia Herritar fundazioa injustiziak desagerrarazteko lanean ariko da, baita gizatasunaren kontrako egoera edo tratu doilorra jasaten dutenentzako proiektu solidarioak sortzen ere.
La Gizakia Herritar fundazioa irabazi asmorik gabeko, onura publikoko eta interes orokorreko entitatea da, ideien, elkartasunaren eta ekintza sozialaren arloan lan egiten duena. 2008ko abenduaren 22an eratu zen, eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Fundazioen Erregistroan inskritatu, 358. zenbakiarekin, Lehendaritzako zuzendari nagusiak 2009ko otsailaren 16an emandako 67/2009 Ebazpenari jarraikiz.
Ideia-laborategia eta ekintza eta eraldaketa sozialerako proiektuen bultzatzailea den aldetik, Gizakia Herritar fundazioak indar berezia jarriko du mota guztietako pertsona edo entitate sozial, ekonomiko eta kulturalei laguntzen eta aholku ematen, erakunde eta zerbitzu publikoekiko harremanei dagokienez.
XXI. mendeko belaunaldi berriei prestakuntza emateko lan etengabea Gizakia Herritar fundazioaren lehentasuna izanen da. Horretarako, Gizakia Herritar fundazioak, ekintza eta eraldaketa sozialerako proiektuez gainera, lan-tailerrak, foroak eta prestakuntza-ikastaroak antolatuko ditu. Bestetik, aldizkari elektroniko bat eta preskuntza-kaierak argitaratuko ditu.
|