Kode Etikoa PDF Inprimatu E-posta
Código Ético
  • Gizakia Herritar fundazioaren patronatuko kideek ez dute inongo diru-saririk jasoko bertako kide izateagatik.
  • Diru-ekarpen, dohaintza edo diru-laguntzak proiektu jakinetarako eskatuko dira, bereizirik. Beraz, pertsona edo erakunde batek diru-ekarpena, dohaintza edo diru-laguntza zertarako eman duen, hartarako erabiliko da dirua, eta ez beste deusetarako.
  • Gizakia Herritar fundazioak bultzatutako proiektuen kontabilitatea banaka-banaka aztertu eta kontrolatuko dira, unean-unean ezarritako lege-irizpideei jarraikiz.
  • Urteko memoria bat eginen da, Gizakia Herritar fundazioak urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egindako proiektuen memoriek osatua.
  • Gizakia Herritar fundazioaren urteko memoriak kanpoko auditore batek aztertuko ditu, eta haren txostena memoriaren beraren eranskina izanen da.
  • Gizakia Herritar fundazioaren urteko memoriak publikoak izanen dira, eta haien berri emanen zaie fundazioaren laguntzaileei-pertsonak izan edo erakundeak izan-, Herritar izeneko aldizkari informatikoaren bitartez.
  • Fundazioaren likidazioa edo deuseztapena gertatuz gero, Gizakia Herritar fundazioak bere ondasunen %50 emanen dio Nafarroako gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundeari, eta beste %50a Euskaltzaindiari.
 

Paris 365: La verdad escondida

Harpidetu gure buletinean

Name:
Email:



Fundación GIZAKIA HERRITAR, C/ Jarauta. 87, 31001 Iruña. Teléfono: 948 225178. E-mail: paris365@paris365.org
:: Tema basado en RockTheme :: Administrador